domingo, 21 de diciembre de 2014

AMAITU DA BIDAIA

Kaixo eta agur.
Gaur amaitzen da informazio eta teknologiak ikasgaian egindako bidaia (lan/ikaste prozesua). Laburra izan da baina oso dibertigarria azkenean.
Blog honetan, gure ikaste prozesua (nirea behintzat) ikusi ahal izago dituzue. Astero saio teoriko eta praktikoen hausnarketak egin ditut. Beste hausnarketa batzuk ere argitaratu ditut, eta hezkuntza arloko eta musika eta hezkuntza arloko gauza interesgarriak. Gainera nire gustuko musika jarri dut blogean, zuek gozatu ahal izateko; estilo desberdinetako musika jartzen saiatu naiz, zuek estilo guztietako musika ezagutu ahal izateko.

Blog hau erabilera oso erreza du, goikaldean orrialdeak agertzen dira (bi): orrialde nagusia eta nire aurkezpena. Eskuman, etiketa guztiak, blogean dagoen informazio guztia antolatzeko eta honen nabigazioa errazteko. Albo honetan, kilikatik orrialdea txertatu nuen bertako informazio pixka bat agertzeko eta nahi izan ezkera hara joateko aukera izateko; hau Feed  -->

baten bitartez egin genuen. Beste aldean, datu pertsonalak eta blogaren artxiboak agertzen dira.
Hausnarketetan ikusi ahal izan duzuen bezela, egin dugun lan prozesua hau ez da erraza izan, hasieran oso galduta sentitu nintzen, ez baitnuen IKT-ez eta mundu honetaz orokorrean ezagutza askorik, baina denborarekin ulertzen hasi nintzen, eta aldi berean, disfrutatzen.
Blogaz aparte, dokumentatazailea izatea tokatu zitzaidan, eta nik nire taldearekin batera beste taldeak egiten zuten lan prozesua dokumentatu behar izan genuen. Horretarako, Sites bat sortu genuen. Bertan taldeen informazioa agertzen da: erabilitako euskarri digitalak, erabilitako informazioa, hausnarketak... Sites honetan, hainbat baliabide erabili genituen: Slideshare PPT-ak igotzeko eta Sitesean bertan ikusi ahal izateko eta ISSU testuak Sitesean iksi ahal izateko (azkenean ez genuen erabili). Gainera, Scoop.it bat sortu genuen, bai taldean bai eta nik pertsonalki bat; Scoop.it informazioa partekatzeko oso baliabide interesgarria da. Azken egunean, aurkezpena egin genuen eta horretarako, PPT txiki bat egin genuen; hemen uzten dizuet zuek ikusi ahal izateko.


Orain prozesua amaituta, agur esatea eta eskerrak ematea besterik ez dago. Hemen amaitzen da gure bidaia, eta zelan ez, musikaren bitartez agur esango dizuet; horretarako, lau abesti jarriko dizkizuet, historiako musikari handi batzuenak. Besterik gabe, eskerrik asko eta agur. Ahhhh, eta GORA MUSIKA!!!!












jueves, 18 de diciembre de 2014

Wedu.es

Umeak hezi behar dira, eta zer bide hobeago bat dago ume bat hezitzea mundua hobetzen laguntzen? Iniziatiba honekin, ume batek apadrinatu ahal izango du, beste ume batzuen beharrizanak bete daitezen laguntzeko. Eta ez hori bakarrik, baizik eta beste umearekin harreman bat hasiko du, bien arteko komunikazioa sustatzen.
Mundua gure esku dago eta umeak soliraditatea garatzea, errealitateaz kontzientziatzea eta mundua aldatu nahi izatea mundu hoberako bide on bat ekarriko digu.
Bisitatu orrialdea eta ezagutu:

Wedu.es


miércoles, 17 de diciembre de 2014

Musika Garunean eta Pertsonetan

Ondoren uzten dizuet Teodoro Vallet Sanchezek musikak gugan duen eraginaren inguruko lan interesgarri bat.

martes, 16 de diciembre de 2014

Les Miserables

Oraindik, lehengo eguneko Fito&Fitipaldis kontzertuaren "resakarekin" nago, oraindik gogoratzen dut zein izugarria izan zen. Beste egunean esan nuen inoiz ikusi dudan emanaldi onena izan zela, eta honek gogora ekarria dit orain dela gutxi bizi nuen beste emanaldi bat (bikaina ere).
Emanaldi hau, Les Miserables musikala izan zen. Euskaldunan ikusi nuen eta izugarria izan zen. Aurretik ezagutzen nuen, odo ondo gainera; asko gustatzen zitzaidan, interneten ingelesez ikusita nuen eta hainbat kasuetan interpretatu ere egin dut, baina egun horretan zuzenean bizi nuen eta... Zoragarria izan zen!!
Horregatik Les Miserables musikalaren hiru tema uzten dizkizuet zuek ere gozatzeko, eta musikal zoragarri hau (niretzat onenetarikoa) ezagutzen ez zenutenentzat ba ezagutzeko:

  


GORA MUSIKA!!!

domingo, 14 de diciembre de 2014

Fito & Fitipaldis kontzertua

Atzo urteetan joan naizen emanaldi hoberenetarikora joan nintzen. Emanaldi hau, Fito & Fitipaldis taldearen kontzertua zen, izan ere, disko barria (bikaina) kaleratu dute eta atzo dikoaren gira Bilbora (BEC!) etorri zen.
Taldearen abeslaria guztiok ia-ia jakingo duzuenez Adolfo (Fito) Cabrales da, niretzat idolo bat dena eta musika arloan ia guztia lortu duena. Taldean beste jenio batzuk ere badaude: Carlos Raya, Javier Alzola...
Kontzertua izugarria izan zen, paregabea. Jende asko egon zen 17.000 pertsona inguru, eta giroa paregabea izan zen. Fito aurretik, "Los Zigarros" taldeak jo zuen (bikaina ere). Talde hau talde gazte bat da, nahiko berria eta benetako Rock&Roll-a egiten dute; etorkizun ona izango dute bide honetik jarraitzen badute.
Oso kontzertu ona izan zen, ikusi ditudan onenetarikoa.
Jarraian bi abesti utziko dizkizuet, bat Los Zigarros taldearena eta bestea Fito&Fitipaldis Huyendo conmigo de mi disko barriaren abesti bat:








GORA MUSIKA!!!!!!


Zazpigarren asteko saio praktikoen hausnarketa

Saio praktiko honetan ere aurkezpenak izan ditugu. Bina aurkezpen honek beste "enfoke" desberdin bat zutela esan daiteke, izan ere kutsu praktikoagoa bilatu behar izan dugu edo bilatu dugu. Atzo, klasekide batzuk aurkeztu zuten, bakoitza bere gaia, baina gehiagu gustatu zitzaidana teknografiak izan ziren. Oso politak iruditzu zitzaizkidan eta ekintza interesgarria dela uste dut. Jarraian taldekide baten teknografia utziko dizuet, horrela zuek ere ikusi ahal izateko:



Gaur ere teknografia batzuk egin dituzte, eta bat aipatzekoa dela uste dut, desberdina izan baita, eta oso polita gainera (besteak ere oso ondo egon dira). Horrelako zerbait izan da:


Guk ere gure aurkezpena egin dugu. Guk ariketa praktiko bat proposatu dugu: klasekide guztia dokumentatzaile paperean eta gure paperean jartzea eta sitesean ariketa batzuk egitea (helburua zen eurak ez jakitea egiten eta euren kabuz arazoak gainditzea). Ariketa ez da guztiz ondo irten izan ere klasekideek ez dute seriotasunez hartu ariketa; baina buena, pozik nago.