viernes, 31 de octubre de 2014


"Sin música la vida sería un error."
                                          (Friedrich Nietzsche)

Hirugarren asteko saio praktikoen hausnarketa

Osteguneko saioan berriro ere dudak argitu ditugu, baina garrantzitsua da hau egitea, egin beharreko guztia ez baitago batere argi (niretzat ez behintzat).
Taldeetan batu gara, dokumentatzaileak gara, eta ez dakigu zein dan gure lanaren helburua edo nondik bideratu lana. SITES bat sortu dugu baina ez dakigu erabiltzen.
Blogaren inguruan, momentuz blogaren funtzionamendua eta helburua ulertu dudala uste dut eta interesgarria iruditzen zait eta nire bloga erikitzen oso ondo pasatuko dudala uste dut. Ez dakit ondo egiten nagoen edo horrela egin behar den, bain horrela egingo dut.

Gaurko saioan, ez dugu gauza askorik egin, baina oso garrantzitsua iruditzen zaidan lorpen bat lortu dugu: Dokumentatzaileek zer egin behar duten ulertzea!!!
Azkenean gutxi gora behera nola bideratu behar dugun gure lana ulertu dugu; eta lana antolatu dugu.

jueves, 30 de octubre de 2014

Lehenengo irakurgaia eta emangarria

IKTak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia.

GALDERAK
  • Gizartea aldatu bada eta aldaketara moldatzeko errekurtsoak badaude, zeergatik hezkuntza ez da aldatu?
  • Prest daude eskolak alfabetatze digitala eskaintzeko eta eskolaz kanpo baliabideak dituzten eta ez dituzten ikasleen artean berdintasuna mantentzeko?
HITZ GAKOAK
  • IKTak
  • Natibo digitalak
  • Alfabetatze digitala
  • Tresna (tresna bezala erabiltzea eta ez helburu bezala
  • Web 2.0
SINTESIA

Gizartea aldatu dela ukaezina da, eta gizarte berri honek teknologia eta IKTekin oso harremanduta dagoela argi dago, izan ere, gaur egungo gizarteko haurrak teknologietan natibo direla, natibo digitalak direla esan dezakegu. Eskola aldiz ez da hainbeste aldatu eta honek desoreka bat sortu du eskolaz kanpoko eta eskolako errealitateen artean. Honegatik, eskolak aldatu behar du, alfabetatze digitala eskaini behar du eta inklusio digitala bultzatu, teknologia eskainiz (berdintasuneko gizartea). Eskolak IKTak erabili behar ditu baina ez helburu bezala, tresna bezala baizik, IKTek aukera mordoa eskaintzen digute eta, hala nola: blogak, wikiak edo webquestak; beraz ezin direnak web 2.0arekin lotu baina printzipio berdinak batzen dituztenak: lankidetza eta partaidetza internetaren erabilerarekin.




Hirugarren asteko saio teorikoaren hausnarketa

Gaurko saio teorikoan, ez dut gauza askorik ikasi ezta dudak argitu, guztiz aurkakoa, izan ere, taldeetan batu gara eta ez dakigu zehazki zein den egin behar dugun lana.
Baina nire buruaren hausnarketa bultzatzeko balio izan zait gaurko saioa, nire ikaskuntzaren bai eta nire etorkizuneko irakaskuntzaren inguruan. Gure buruaren hausnarketa egitea oso garrantzitsua da, gure lana hobetzeko, hezkuntza hobetzeko eta hezkuntza sistema aldatzeko.
Honetarako, bideo oso interesgarri bat jarri digu Alaitzek:

viernes, 24 de octubre de 2014

Bigarren asteko saio praktikoaren hausnarketa

Atzo greba zela eta ez nintzen unibertsitatera joan, beraz aste honetan joan naizen saio bakarra gaurkoa izan da. Gaur sortu dut nire bloga, eta oso galduta aurkitu dut nire burua berriro. Hasieran kostatu zait bolgaren funtzionamendua ulertzea, baina gero eta gehiago ulertzen dut eta ez dut uste hain zaila dela momentuz; aurrerantzean konplikatuago bihurtuko da eta.
Blog eredugarri bat erakutsi digu Alaitzek, bloga ikasteko tresna moduan erabiltzeko baliagarritasunaren inguruko hausnarketa bat publikatu duena (bloga zer izan behar den eta zelan erabili behar den ere ikusi daiteke). Gauza oso interesgarriak publikatzen dituela dirudi gainera.

"Un blog es algo vivo. Es algo que se nutre, no sólo de quien escribe. Algo que se nutre del aprendizaje cooperativo. De las interacciones que se establecen en base al mismo. De la comunicación bidireccional que se puede establecer sin las limitaciones que nos ofrecen la mayoría de redes sociales."
(2012, Jordi Martí)

BLOGA: http://www.xarxatic.com/

Lehen asteko saio teoriko eta praktikoen hausnarketa

2014/10/13-17 = Lehenengo astea
Lehenengo astea, sarrera emateko astea izan da. Egin beharko dugun lan guztia azaldu du Alaitzek, eta lan asko egingo dugunaren sentsazioa dut. IKT-en inguruan ere hitz egin genuen, honen garrantzia aipatuz. Oso galduta sentitzen naiz, ez dut argi zein den egin beharko dudan lan guztia ezta bloga nondik bideratuko dudan.
Galdera asko irten dira eta gutxika dudak argitzen doaz, hala ere, galduta jarraitzen dut.