jueves, 30 de octubre de 2014

Lehenengo irakurgaia eta emangarria

IKTak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia.

GALDERAK
  • Gizartea aldatu bada eta aldaketara moldatzeko errekurtsoak badaude, zeergatik hezkuntza ez da aldatu?
  • Prest daude eskolak alfabetatze digitala eskaintzeko eta eskolaz kanpo baliabideak dituzten eta ez dituzten ikasleen artean berdintasuna mantentzeko?
HITZ GAKOAK
  • IKTak
  • Natibo digitalak
  • Alfabetatze digitala
  • Tresna (tresna bezala erabiltzea eta ez helburu bezala
  • Web 2.0
SINTESIA

Gizartea aldatu dela ukaezina da, eta gizarte berri honek teknologia eta IKTekin oso harremanduta dagoela argi dago, izan ere, gaur egungo gizarteko haurrak teknologietan natibo direla, natibo digitalak direla esan dezakegu. Eskola aldiz ez da hainbeste aldatu eta honek desoreka bat sortu du eskolaz kanpoko eta eskolako errealitateen artean. Honegatik, eskolak aldatu behar du, alfabetatze digitala eskaini behar du eta inklusio digitala bultzatu, teknologia eskainiz (berdintasuneko gizartea). Eskolak IKTak erabili behar ditu baina ez helburu bezala, tresna bezala baizik, IKTek aukera mordoa eskaintzen digute eta, hala nola: blogak, wikiak edo webquestak; beraz ezin direnak web 2.0arekin lotu baina printzipio berdinak batzen dituztenak: lankidetza eta partaidetza internetaren erabilerarekin.




No hay comentarios:

Publicar un comentario