sábado, 29 de noviembre de 2014

Seigarren asteko saio praktikoaren hausnarketa

Sites-a badoa aurrera. Badauka forma eta gauza asko ditu; asko aurreratu dugu.
Gaur gauza barri bat ikasi dugu, edo gauza batetaz ohartu gara: ni, nire intentzio onarekin, Sites-era dokumentu bat igotzeko (dokumentu hori Sites-ean irakurri ahal izateko) dokumentu hori ISSUUra igo dut, gero hortik HTML kodea kopiatuz Sites-era igotzeko. Horrela esanda ez da arazorik ikusten, baina benetan badago; izan ere, ISSUUra dokumentu horiek igotzea ez dago ondo, beste pertsona baten lana eta bere baimena gabe igotzen ari garelako hodeiera (guztiontzat bihurtzen da orain); beraz, ez da ez etikoki egokia ezta legala.
Horregatik, igotako guztia ezabatu behar izan dut eta Sites-a birmoldatu.
Hutsegite handia izan da, baina honen ondorioz ikasi dugu. Esperientziarekin ikasten da eta esperientzia honek ikasteko eta ezagutzeko balio izan digu.
"La persona exitosa se beneficia de sus errores para aprender a hacerlo de nuevo de una manera diferente."
(Dale Carnegie) 

viernes, 28 de noviembre de 2014

Seigarren asteko Saio Teorikoaren hasunarketa

Oraindik aurkezpenekin jarraitzen dugu. Talde bakoitzak landu beharrekogaiez aparte, baliabide garrantzitsuak ikasten ari naiz. Aurkezpenekin, aurkezpenak prestastzeko eta egiteko baliabide desberdinak ari dira erabiltzen nire klasekideek, oso interesgarriak direnak. Baliabide horien artean hurrengoak aipatu ahal dira (interneten bitartez aurkezpenak egiteko):

Honekin hausnartu dut eta konturatu naiz aurkezpenak egiteko hainbat baliabide daudela (IKT-ak erabiliz eta internetaren bitartez). Beraz "dinamika" bat edo "jarduera" bat bururatu zait, eskolan umeekin egitea interesgarria izan daitekeena IKT-ak erabiltzeko: baliabide desberdinekin aurkezpenak egitea (aurkezpenak edozerren inguruan edota baliabide horiek azaltzeko izan daitezke); taldeka (edo banaka, baina taldeka hobeto) landuko zen eta talde bakoitzak baliabide bat landuko zuen (helburua, erabiltzen den baliabidea eta honek eskaitzen dituen aukerak ezagutzea eta erabiltzea izango litzateke). Egon baliabide asko daude eurak lantzeko (Bi modutara: irakasleak talde bakoitzari bat egokitu ahal dio edota haiek aukeratu ahal dute gehien gustatzen zaiena). Baliabideak: Prezi, Slideshare, Emaze, Powtoon...

viernes, 21 de noviembre de 2014

Bostgarren asteko saio praktikoen hausnarketa

Saio praktikoak, lana egiteko denbora bihurtu da. Dokumentatzaileak gara eta lan guztia dokumentatzeak, Sites-a antolatzeak... lan handia dakar. Hala ere, gustura egiten dut lana, entretenigarria da eta gauza berriak ikastea, aurkitzea eta zailtasunak gainditzea gustatzen zait.
Atzo Slideshare-arekin egon naiz eta Sites-era PPT-ak sartu ditut. oso ondo gelditu da.
Gaur, Preziarekin egon naiz jo ta fuego. Preziaren aurkezpena Sites-ean ikustea lortzen zaiatu naiz; baina ez dut lortu. Horregatik, irtenbide bat bilatzera behartuta egon naiz eta preziaren orrialdea kopiatu, Paint-ean pegatu, ebagi, JPEG moduan gorde, Sites-era argazkia igo eta argazkia hiperbinkulo sortu dut.(link-a prezira eramaten dizuna).
Hasieran, Alaitzek Sugata Mitraren bideo bat jarri digu, oso interesgarria. Bideoa ikerkuntza baten inguruan izan da, autoikaskuntzaren ingurukoa. Hasieran, herrialde pobreetan ordenagailuak jarri zituzten umeek zelan euren kabuz erabiltzen ikasten duten ikusteko. Emaitza oso ona izan zen. Gero ere, beste esperimentu batzuk egin zituzten, eta IKT-en erabilera ikaskuntzarako ikusi daiteke, zein garrantzitsuak diren edota zeinen erabilgarriak diren. Emaitza oso ona de eta bideoa oso interesgarria eta hausnarketa sustatzen duena.




Bostgarren asteko saio teorikoaren hausnarketa

Aste honetako saio teorikoan aurkezpenekin jarraitu dugu. Ez zait tokatu talde honek dokumentatzea.
Aurkezpenak interesgarriak egon dira, nire klasekideek oso ondo egin dute eta aurkezpena egiteko bide berri bat planteatu dute (emaitza oso onak iza dituenak). Taldekide batzuek bideo bat egin dute, irudiekin eta haien ahotsekin. Bideo bitartez (nire ustez), "argiago" azaldu dute azaldu beharrekoa eta jendea adiago egon da.

jueves, 20 de noviembre de 2014

Little Richard

Nork ez du eguna beste animo batekin hasten Little Richard entzun eta gero?

 
*MUSIKA ONA EZ DA INOIZ HILTZEN
 
 

lunes, 17 de noviembre de 2014

Jende jatorra eta musikari oso onak musikari paregabeen musika ezinobea egiten:


Eta zelan ez, musikaren boterea erakusten eta musika eginez oso ondo pasatzen eta pasatzearazten.
GORA MUSIKA!!!

Bruce Springsteen Chuck Berriren "You Never Can Tell"

Laugarren asteko saio praktikoen hasunarketa

Atzoko saio praktikoa eta gaurkoa, oso desberdinak izan dira. Atzoko saio praktikoan Sitesarekin egon ginen, dokumentatzaile lana egiten. Sitesa zelan funtzionatzen duen ikusten egon ginen batez ere, egitura antolatzen... ez da erreza, baina "trukoa" hartzen diozunean gustura lan egiteko tresna da.

Gaurko saio praktikoan, hizketan ibili gara, ikuspuntu desberdinak azaleratu ditugu eta IKT eta ikasgaiaren antolakuntzaren inguruan hitz egin dugu. Klase produktiboa izan da bai guretzat bai Alaitzentzat (uste dut), planteamendu berriak, dudak eta kritikak mahai gainean jarri dira eta. Galdera da, zelan jarraituko dugu hemetik aurrera? zehozer aldatuko du? 

Laugarren asteko saio teorikoaren hausnarketa

Gaurko saio teorikoan, aurkezpenak izan ditugu. Nik ez ditut aurkezpenak egin behar izan, baina dokumentatzailearen papera egitea tokatu zait. Hasiera batean, lehenengo taldeak zelan egiten zeuden eta horrelakoak hasi naiz ikusten, baina gero Alaitzek esanda, klaseariere begiratu diot/diogu (talde osoak egin du eta).
Aurkezpenak ondo egon dira, interesgarriak izan dira eta oso ondo egin dute; orain dokumentatzea tokatzen zaigu.

jueves, 13 de noviembre de 2014

La Musica y el Desarrollo Cerebral Infantil

Musika ez da oso garrantzitsua gure eguneroko bizitzarako bakarrik, gure hazkuntzarako eta umeen burmuinaren garapenerako ere oso garrantzitsua da. Hurrengo artiklu honetan, Dr Eduardo R. Hernandez Gonzalez pediatra eta haurren jokaeraren terapeutak musikaren historia pixka bat eta musikak haurren garapenean (burmuinaren garapenean) duen eragina aztertzen du.
"La música puede ser un vehículo para el desarrollo integral del niño que abarque las áreas cognitiva social, emocional, afectiva, motora, del lenguaje, así como la capacidad de lectura y escritura."
(Dr Eduardo R. Hernandez Gonzalez)

Hemen daukazue artikulu hau irakurtzeko link-a: La Música y el Desarrollo Cerebral Infantil