domingo, 21 de diciembre de 2014

AMAITU DA BIDAIA

Kaixo eta agur.
Gaur amaitzen da informazio eta teknologiak ikasgaian egindako bidaia (lan/ikaste prozesua). Laburra izan da baina oso dibertigarria azkenean.
Blog honetan, gure ikaste prozesua (nirea behintzat) ikusi ahal izago dituzue. Astero saio teoriko eta praktikoen hausnarketak egin ditut. Beste hausnarketa batzuk ere argitaratu ditut, eta hezkuntza arloko eta musika eta hezkuntza arloko gauza interesgarriak. Gainera nire gustuko musika jarri dut blogean, zuek gozatu ahal izateko; estilo desberdinetako musika jartzen saiatu naiz, zuek estilo guztietako musika ezagutu ahal izateko.

Blog hau erabilera oso erreza du, goikaldean orrialdeak agertzen dira (bi): orrialde nagusia eta nire aurkezpena. Eskuman, etiketa guztiak, blogean dagoen informazio guztia antolatzeko eta honen nabigazioa errazteko. Albo honetan, kilikatik orrialdea txertatu nuen bertako informazio pixka bat agertzeko eta nahi izan ezkera hara joateko aukera izateko; hau Feed  -->

baten bitartez egin genuen. Beste aldean, datu pertsonalak eta blogaren artxiboak agertzen dira.
Hausnarketetan ikusi ahal izan duzuen bezela, egin dugun lan prozesua hau ez da erraza izan, hasieran oso galduta sentitu nintzen, ez baitnuen IKT-ez eta mundu honetaz orokorrean ezagutza askorik, baina denborarekin ulertzen hasi nintzen, eta aldi berean, disfrutatzen.
Blogaz aparte, dokumentatazailea izatea tokatu zitzaidan, eta nik nire taldearekin batera beste taldeak egiten zuten lan prozesua dokumentatu behar izan genuen. Horretarako, Sites bat sortu genuen. Bertan taldeen informazioa agertzen da: erabilitako euskarri digitalak, erabilitako informazioa, hausnarketak... Sites honetan, hainbat baliabide erabili genituen: Slideshare PPT-ak igotzeko eta Sitesean bertan ikusi ahal izateko eta ISSU testuak Sitesean iksi ahal izateko (azkenean ez genuen erabili). Gainera, Scoop.it bat sortu genuen, bai taldean bai eta nik pertsonalki bat; Scoop.it informazioa partekatzeko oso baliabide interesgarria da. Azken egunean, aurkezpena egin genuen eta horretarako, PPT txiki bat egin genuen; hemen uzten dizuet zuek ikusi ahal izateko.


Orain prozesua amaituta, agur esatea eta eskerrak ematea besterik ez dago. Hemen amaitzen da gure bidaia, eta zelan ez, musikaren bitartez agur esango dizuet; horretarako, lau abesti jarriko dizkizuet, historiako musikari handi batzuenak. Besterik gabe, eskerrik asko eta agur. Ahhhh, eta GORA MUSIKA!!!!












No hay comentarios:

Publicar un comentario