domingo, 14 de diciembre de 2014

Fito & Fitipaldis kontzertua

Atzo urteetan joan naizen emanaldi hoberenetarikora joan nintzen. Emanaldi hau, Fito & Fitipaldis taldearen kontzertua zen, izan ere, disko barria (bikaina) kaleratu dute eta atzo dikoaren gira Bilbora (BEC!) etorri zen.
Taldearen abeslaria guztiok ia-ia jakingo duzuenez Adolfo (Fito) Cabrales da, niretzat idolo bat dena eta musika arloan ia guztia lortu duena. Taldean beste jenio batzuk ere badaude: Carlos Raya, Javier Alzola...
Kontzertua izugarria izan zen, paregabea. Jende asko egon zen 17.000 pertsona inguru, eta giroa paregabea izan zen. Fito aurretik, "Los Zigarros" taldeak jo zuen (bikaina ere). Talde hau talde gazte bat da, nahiko berria eta benetako Rock&Roll-a egiten dute; etorkizun ona izango dute bide honetik jarraitzen badute.
Oso kontzertu ona izan zen, ikusi ditudan onenetarikoa.
Jarraian bi abesti utziko dizkizuet, bat Los Zigarros taldearena eta bestea Fito&Fitipaldis Huyendo conmigo de mi disko barriaren abesti bat:








GORA MUSIKA!!!!!!


No hay comentarios:

Publicar un comentario