martes, 2 de diciembre de 2014

UMEAK - ESOS LOCOS BAJITOS

Irakasle guztiak zerbait daukate komunean: umeak heztea dute helburu mouan. Danok izan gara umeak, danok egin ditugu umeen gauzak, garatu gara, gauzak ikasi ditugu eta orokorrean hezi gara (eta hezten jarraitzen dugu). Izan ere, ume bat mundura etortzen denean, babesgabe etortzen da eta norbaiten laguntza behar du aurrera irtetzeko. Danok behar dugu besteen laguntza aurrera irteteko, zer izango ginen bestela inor ez badaukagu alboan?
Gainera umeak oso interesgarriak dira, behatzeko hobeezinak. Imajinazio itzela dute (askotan guk moztu arren), errealitateaz edo gertatzen denaz ikuspuntu desberdin bat izan dezakete (guk entzun eta kontuan hartu ez arren), maitasuna askatzen dute (guk jasotzen ez jakin arren) eta orokorrean oso garrantzitsuak eta eraginkorrak dira gure bizitzan, askotan guk ikusi ez arren edo ikusi nahi ez arren. 
Horregatik maitatu, lagundu eta hezi behar ditugu, txiki zoro honek gu izan garelako eta gure etorkizuna izango direlako. 
Joan Manuel Serrat historian goren mailako musikariak abesti bat egin zien gure txikiei: Esos locos bajitos:






No hay comentarios:

Publicar un comentario