Nor da Aitor Aburto?

Ni naiz Aitor Aburto.
19 urteko gazte bat naiz, Lehen Hezkuntza 2.mailako ikaslea. Klarinetea jotzen dut (beste instrumentu batzuk ere bai: gitarra, pianoa eta dultzaina) eta nire bizitza, oso erlazionatuta dago musikarekin.
Blog hau nire lehenengo bloga da, IKT ikasgairako egin behar izan dugu eta teknologia berrietan oso trebea ez naizen arren, aurrera eramatea lortuko dudala uste dut. Bloga, ahal den neurrian nahiko pertsonala izatea nahi dut, hau da, nire barruko interesak aurkeztu nahi ditut zuek ere ni hobeto ezagutzeko eta gauza eta ikuspuntu berriak ezagutzeko.
Musika oso garrantzitsua da gure bizitzan eta batez ere umeen garapenean. Gainera aspektu oso interesgarriak ditu eta mundu berri batera begiak zabaltzeko aukera ematen digu.
Nire bloga hortaz, ildo honetatik joango da, hau da, hezkuntzaren, musika eta musika-hezkuntzaren gauza interesgarriak erakutsiko ditu (bideoak, artikuluak, argazkiak…); eta IKT Lehen Hezkuntzan irakasgaian egindako bloga denez, teknologia berriez ere hitz egitea du helburu.
Honetaz aparte, IKT irakasgaian emandakoari eta ikasitakoari buruzko hausnarketak ere azalduko dira.

Beste barik, eskerrik asko eta hasi gaitezen musikaz gozatzen.

"La música es el corazón da la vida. Por ella habla el amor; sin ella no hay bien posible y con ella todo es hermoso."
(Franz Liszt)

No hay comentarios:

Publicar un comentario